Edukira joan

Lataste sugegorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lataste sugegorri
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaVipera
Espeziea Vipera latastei
Boscá, 1878
Banaketa mapa

Lataste sugegorria (Vipera latastei) Iberiar penintsulan aurkitzen den sugegorria da, iparraldean izan ezik. Afrika ipar-mendebaldean ere topa dezakegu. Euskal Herrian badaude, baina zaila da aurkitzea.[1]

Helduak 60cm baino txikiagoak izaten dira buztana barne. Arrak emeak baino handiagoak dira. Iberian normalean ondo nabarmendua dagoen sudur-apendize bat duen sugegorri bakarra da. Bere gorputza samar potoloa da eta bere buru zabala eta triangeluarra ezkata txikiz estalirik dago, begien gaineko eta batzuetan kopetakoa izan ezik. Begi-niniak bertikalak ditu eta ez du betazalik. Bere ezkata dortsalak karenatuak dira. Atzeko kolorea grisaxka edo, gutxitan, gorrikara. Marrazkia aldaketarik gabekoa; bizkarraldeko marra izurtua edo sigi-sagan ertza ilunarekin. Sabelaldea tipikoki grisaxka edo belzkara, askotan argiago edo ilunagoak diren orbanekin. Askotan isatsaren beheko zatian hori pixka bat izaten dute.

Beste sugegorrien bezalako ohiturak dituzte; egunekoa da baina gautarra ere tenperatura beroa denean. Nahiago ditu bizileku menditsu eta idorrak baina itsas mailatik 1300 metroko altueraraino dago. Alde harritsu eta idorretan,baso irekietan eta batzuetan inguru hondartsuetan ematen da. Batez ere ugaztun txiki eta txorikumeak ehizatzen ditu. Gaztea denean musker eta ornogabeak harrapatzen ditu.

Harrapakinak Jacobsonen organoari esker eta mingaina mugituz detektatzen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko funtzioa betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.

Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak obobibiparoak dira. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte.

Nahiz eta samar suminkorra izan, ez du ematen bere hozkada oso serioa denik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]