Kirol Tiroko Zentro Nazionala (Frantzia)
Kirol Tiroko Zentro Nazionala (Frantzia) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Departamendua | Indre |
Barruti | Châteaurouxeko barrutia |
Kantonamendu | canton of Châteauroux-Est |
Frantziako udalerri | Déols |
Koordenatuak | 46°48′55″N 1°45′32″E / 46.8152°N 1.759°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2018 |
Jabea | French Shooting Federation (en) |
Kudeatzailea | French Shooting Federation |
Kontaktua | |
Helbidea | Route de Lignières |
Webgune ofiziala | |
Kirol Tiroko Zentro Nazionala (CNTS) Frantziako Goi Mailako Tiro Federazioak kudeatzen dituen 12 diziplinak praktikatzeko aukera ematen duen kirol instalazioa da.[1]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste kirol federazio olinpiko batzuk bezala, Frantziako tiro federazioak (FFTir) kirol zentro nazional bat izatea erabaki zuen. Proiektua 2012an abiatu zuten; lehen harria 2016an jarri zuten; zentroa 2018an inauguratu zuten, 89 hektareako gune batean.[2][3][4][5] Nahiz eta inaugurazio ofizialaren aurretik lehiaketak izan ziren; bereziki, 2017an, abiadura tiroko munduko txapelketak.[6][7]
2018an, goi mailako lehiaketak antolatzeko nazioarteko federazioak emandako preskripzioen bilakaera jarraitzeko, luzapen bat proiektatu dute: 4.600 m2-ko eraikin bat, pistolarekin finalak antolatzeko.[8] 2021ean martxan jarritako lanak 2022ko amaieran bukatu beharko luke.[9]
Gunea Keolisek aukeratu zuen, 2019ko amaieran, bere ibilgailu autonomoen proba-gune gisa.[10]
2024ko Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako 2024ko Udako Olinpiar Jokoen antolakuntzak tiro probak hartzeko aukeratu zuen.
Probak 2024ko uztailaren 27tik abuztuaren 5era izango dira, eta abuztuaren 30etik irailaren 5era, berriz, paralinpiar jokoetan egiteko.
Instalazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Instalazioek 78 hektareako lekua hartzen dute.[11]
Europako eta munduko arauei erantzuten diete lehen mailako lehiaketak antolatzeko.[12][13]
FFTk kudeatutako diziplina guztiak 10 eta 600 metro arteko distantziara har ditzakeen Frantziako instalazio zibil bakarra da.[14][15]
CNTS, 2018an, Europako kirol-tiro zentrorik handiena da.[16][17]
- 10 metro: 90 tiro postu;
- 25 metro: 60 tiro postu;
- 50 metro: 80 tiro postu;
- Helmuga mugikorra: 50 metro; 2 instalazio;
- Plataforma: 5 instalazio;
- Zelaiko balezta: 90 postu;
- Abiadurako kirol-tiroa: 35 albeolo;
- 200 metro: 40 postu;
- 300/600 metro: 80 postu.
Gune honetan kartutxoak biltegiratzea ingurumena babesteko sailkatutako instalazioa da, 4220-2 errubrikakoa, eta erregistratu egin behar da.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Compétitions de tir (CNTS) - OT Châteauroux Berry tourisme. ..
- ↑ Réalisation du CNTS : témoignage de Bruno Valluet, secrétaire général de la FFTir. 30-06-2017..
- ↑ https://www.lanouvellerepublique.fr/indre/changer-le-plomb-en-or
- ↑ Le Centre National de Tir Sportif : la maison des tireurs. 04-06-2019.
- ↑ https://www.ouest-france.fr/sport/tir/reportage-le-centre-national-du-tir-sportif-89-hectares-au-service-des-meilleurs-tireurs-francais-00f954d0-a2a6-11eb-865f-8333e4f65ebb
- ↑ Laura Flessel aux côtés de l’équipe de France de tir de vitesse. ..
- ↑ https://www.lanouvellerepublique.fr/indre/le-centre-national-de-tir-a-portee-des-championnats
- ↑ https://www.lanouvellerepublique.fr/indre/une-extension-a-7-millions-d-euros
- ↑ Michel Baczyk, président de la Fédération française de tir. 14-02-2021..
- ↑ Elodie Rabelle. (11-12-2019). Déols : le centre national de tir sportif, site d'essai national d'exploitation pour les voitures autonomes. ..
- ↑ CNTS - Centre National de Tir Sportif à Chateauroux. ..
- ↑ CNTS - Centre National de Tirs Sportif / L'Heudé & L'Heudé Architectes / Orléans - Loiret. ..
- ↑ Ch.L. (14-04-2015). Création d'un centre national de tir sportif à Châteauroux. ..
- ↑ https://www.fftir.org/images/documents/fftir_fascicule_cnts_avril_2018.pdf
- ↑ Carl Dechâtre. (17-05-2018). Châteauroux : inauguration en grande pompe du plus grand centre de tir sportif d'Europe. ..
- ↑ Carl Dechâtre. (17-05-2018). Châteauroux : inauguration en grande pompe du plus grand centre de tir sportif d'Europe. ..
- ↑ Centre national de tir sportif. ..
- ↑ https://www.indre.gouv.fr/content/download/18224/133292/file/DOSSIER%20%20-%20Enregistrement%20-%20FFTir%20-%20DEOLS.pdf