Edukira joan

Hérault

Koordenatuak: 43°36′39″N 3°52′38″E / 43.610919°N 3.877231°E / 43.610919; 3.877231
Wikipedia, Entziklopedia askea
Herault» orritik birbideratua)
Hérault (34)
Frantziako departamendua
Hérault (34)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaMontpellier
PrefetaAndré Vezinhet
(PS)
AzpiprefeturakBéziers
Lodève
Barrutiak3
Kantonamenduak49
Udalerriak343
Kokapena
Koordenatuak43°36′39″N 3°52′38″E / 43.610919°N 3.877231°E / 43.610919; 3.877231
Azalera6.101 km²
Demografia
Biztanleria1201883
Dentsitatea196.997,70529421 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Hérault (okzitanieraz Erau) Okzitaniako erdi-hegoaldeko eta Frantziako hego-ekialdeko departamendua da (Frantziako 34. departamendua), Okzitania eskualdekoa, Mediterraneo itsasoaren ertzean dagoena. Prefektura Montpellier hirian dago. suprefeturak: Béziers, Lodève.

Hérault edo Erau ibaiko arroilak eta Deabruaren Zubia

Iparraldean Larzac kareharrizko goi-ordokiaren ertza den Séranne mendikatea du. Ipar-ekialdean granitozko mendiak Espinouse, Haut Minervois, eta haien ondoan artea eta txilarra hazten diren kareharrizko goi-ordokiak. Hegoaldea Languedoceko alubioizko ordokia da.

Arroka gaineko hondartza zerrenda betez osatua da itsasertza, ur gaziko aintzirak mugatua.

Hérault mahasti lekua da. Azken urteetan, bertako ekonomiaren oinarria den langai bakar horri beste zenbait produktu erantsi zaizkio, ureztapenaren laguntzaz. Sète da Languedoc-eko itsasertzeko portu eta industriagune nagusia. Kostaldean turismoak indar handia hartu du azken urteetan.

Héraulteko herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]