Edukira joan

Eraikin Singularra

Koordenatuak: 42°48′52″N 1°39′07″W / 42.81444°N 1.65194°W / 42.81444; -1.65194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraikin Singularra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′52″N 1°39′07″W / 42.81444°N 1.65194°W / 42.81444; -1.65194
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1976
Arkitektura
Dimentsioak70 (altuera) m

Eraikin Singularra Iruñeko hirian dagoen etxe-orratz bat da, 1968-1976 artean eraikia. Iruñeko eta Nafarroako eraikinik altuena da.

Iruñeko erdigunean, Iruñeko zitadelatik hurbil kokaturik dago, Pio XII.a etorbidea eta Armada etorbidearen artean, hots, Iruñeko Lehen Zabalgunearen azken muturrean.

1968-1976 artean eraiki zen eta Javier Guibert, Manuel Jaén Albaitero, Manuel Jaén de Zulueta, Miguel Ángel Ruiz-Larrea eta Luis Lozano Giménez arkitektoek diseinatu zuten.

Eraikina hiru zati edo dorretan banatzen da, erabilera erresidentzialeko bi zati eta bulegoak dituen beste zati bat. Ezaugarri eta estetika brutalista dituela agerikoa da[1].

Hasierako proiektuak eraikin askoz altuago bat eraikitzeko asmoa zeukan arren, aireportuaren ibilbideak ez oztopatzeko, gutxitu egin behar izan zen Eraikin Singularraren garaiera. Nafarroako eraikinik altuena da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
??
Iruñeko eraikinik garaiena
1976 -
Ondorengoa
Garaiena da
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
  1. (Gaztelaniaz) Azanza López, José Javier. (2009). «Edificio Singular de Pamplona» www.unav.edu (Universidad de Navarra) (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).