Edukira joan

Botarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Botarri
sports equipment (en) Itzuli eta tripodea

Botarria bote luzeko pilota modalitateetan erabiltzen den tresna bat da, bereziki laxoan eta errebotean. Harri, egur edo burdinazko atril antzeko bat da, tripode baten gainean dagoena. Sakean pilota botatzeko erabiltzen da, jo aitzinetik.[1]

Uitziko botarri finko zaharra.

Garai bateko harrizkoa eta finkoa zen eta herri batzuetan gordetzen dira, baina tripodeak oinarri dituztenak erabiltzen dira 20. mendetik aurrera. Botarri mugikor modernoa zelaiko toki finko batean jartzen da, mugi badaiteke ere. Aldi berean, igo edo jaitsi daiteke sakea egingo duenaren gustura.

Ohikoan, botarria joko-eremuaren mutur batean jartzen da. Joko-eremua bi zatitan banatzen duen zeharkako marra bat markatzen da bote luzeko jokoetan, eta sakerako eremua botarriaren eta erdiko marra horren arteko eremua da. Zenbaitetan joko-eremua aldapatsua izaten da; orduan, botarria joko-eremuaren beheko aldean jartzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Botarria» www.laxoa.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]