Auskalo non
Auskalo Non | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Uribe Kosta (Bizkaia) |
Musika mota | folk |
Urteak | 2007 - |
Taldekideak | |
Gotzon Batikon Josu Elorduy Nerea Sistiaga Josu Zunzunegi Eder Lopez Mikel Barandiaran | |
Lehengo taldekideak | |
Jon Ander Ormaetxea Gotzon Goirigolzarri Marta García |
Auskalo Non 2007ko irailean Bizkaiko Uribe Kostan sortutako erromeria taldea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako partaideak Gotzon Batikon (teklatu elektronikoa), Gotzon Goiri (soinu txikia) eta Josu Elorduy (bateria eta Gotzon Goirigolzarrirekin batera bikoteka herriz herri panderoa jotzen duena) izan ziren. Hauek G. Batikonen etxean abestiak lantzen hasi ziren (Josu izan ezik, honek bateriarik ez zuen eta) ateratzen. Ondoren Jon Ander Ormaetxea butroitar gitarjolearekin harremanetan jarri ziren, gitarjole baten premia baitzuten. Abestiak moldatuta, abeslari baten falta sumatuz (ahotsak egiteko neska bat bilatu nahirik) Nerea Sistiagari abisatu zioten. Azken honek ez zuen inolako arazorik izan taldean sartzeko. Azkenik, Marta García Plentziako baxujoleak osatu zuen taldea.
Seiek batera abestiak jo, moldatu eta konposatu dituzte eta, honi esker, hainbat herritako jaietan jo izan dute.
2009ko otsailean Auskalo Non-ek bere lehen lana kaleratu zuen, "Amets baten parodia" maketa. Maketa honetan, eurek konposaturiko abestiak soilik agertzen dira, bederatzi guztira.[1]
Denbora aurrera igaro ahala, taldea aldatuz joan da eta taldekide batzuek utzi egin zuten, zehazki Jon Ander Ormaetxea 2009ko maiatza aldera joan egin zela eta Gotzon Goirigolzarri eta Marta García urte bereko abuztuaren erdialdean; baina partaide berriak sartu ziren, Auskalo Non gogotsu mantendu eta jai giroa luzaroan mantentzeko borondateaz bultzaturik. Hauek zehazki, Josu Zunzunegi (urduliztarra, gitarra elektronikoa), Eder Lopez (baxua) eta Mikel Barandiaran (trikitia) musikariak dira, azken biak Mungiakoak.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amets baten parodia (2009)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Auskalo non!» Herriaren soinuak 2012-06-11.