Safe Harbor (filma)
Safe Harbor (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Safe Harbor |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 85 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jerry Jameson (en) |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Hallmark Channel (en) |
Safe Harbor (euskaraz Badia Segurua) 2009ko Jerry Jameson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako telefilm bat da. Treat Williams eta Nancy Travis aktoreek antzeztu zuten.
Benetazko istorio batean oinarritua dago, Safe Harbor Boys Home arriskuan dauden nerabeak hezitzeko programarenprogramaren hastapenean, AEBetako Florida estatuko Jacksonville kostaldeko hirian Doug eta Robbie Smith senar-emazteek sortua. Honetan, nerabe gatazkatsuak itsasontzian jaso eta nabigazio eta itsas jarduerak irakatsiz berreskuratzen dira, tartean soldadura, mekanika eta elektrizitate irakaspenak ere eskeiniz.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, Florida, Jacksonville. Doug eta Robbie (Treat Williams eta Nancy Travis) itsasontzi batean bizi den seme-alabarik gabeko senar-emazte heldu batzuk dira. Elkarrekin itsasbidai bati ekitera doazen unean, eta Dougen adiskidemina den David Roberts (Orson Bean) epaileak hala eskaturik, lau nerabe gatazkatsu beren ontzian jasotzea erabakiko dute, erreformategira bidal ez ditzaten.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Treat Williams: Doug
- Nancy Travis: Robbie
- Orson Bean: David Roberts epailea
- Reiley McClendon: Luke
- Charlie McDermott: David Porter
- Cameron Monaghan: Larry Parker
- Sam Jones III: Billy
- Jimmy Ortega: Sheriffa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)