Jujuy probintzia
Itxura
Jujuy Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Bolivia eta Txileko estatuen mugan. 53.219 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 797.955 biztanle zituen.[1] Hiriburua San Salvador de Jujuy da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauek ditu: mendebaldean Txile, ekialdean eta hegoaldean Salta probintzia eta iparraldean Bolivia. Argentinako herrialde menditsuena da (Andeak).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meatzaritza aberatsa da oso: burdina, eztainua, urrea, zilarra eta antimonioa ustiatzen dira, besteak beste. Nekazaritzan azukre-kanabera, fruituak eta barazkiak dira lantzen diren gai nagusiak. Azukre eta burdingintza industriak daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendetik inka inperioko lurraldea izan zen eta haien azken agintariarengandik datorkio izena herrialdeari.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-6-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Probintziaren webgune ofiziala Jujuy.gov.ar