Celio (Erroma)
Celio R. XIX Celio | ||
---|---|---|
Erromako Rioniak | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Eskualdea | Lazio | |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra | |
Muga-hiri | Erroma | |
Izen ofiziala | Celio | |
Jatorrizko izena | R. XIX Celio | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 41°52′53″N 12°29′41″E / 41.88145°N 12.494751°E | |
Azalera | 82,54 ha | |
Mugakideak | Monti, Appio-Latino (en) , San Saba, Ripa eta Campitelli | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.460 (2020ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | 30 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1921eko abuztuaren 21a | |
Telefono aurrizkia | 06 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Matrikula | RM |
Celio Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hemeretzigarrena da. Koliseoa eta Konstantinoren arkua daude bertan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelio muinoaren magaletan kokatzen da eta berak ematen dio izena rioneari.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromako zazpi muinoetako bat da Zelio. Antzinaroan etruriarrak bizi ziren bertan. I mendean Koliseoa eraiki zen eta ondoan Ludus Magnus, gladiadoreen eskola.
Historian zehar populazio txikia izan zuen. Hainbat eliza zeuden mahasti eta baratzeen artean. 1870 urtean Italia bateratu eta Erroma hiriburu izendatzean eremua urbanizatzeko planak diseinatu ziren. 1885 eta 1891 artean ospitale militarra eraiki zen eta hauen esku gelditu zen rionearen zati handi bat.
Aurretik Monti eta Campitelli rionietan zeuden hainbat lursail 1921 urtean bateratu eta hirugarren rione bat eratu zen, Celio izenekoa.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koliseoa
- Konstantinoren arkua
- San Joan eta San Pauloren basilika
- San Giovanni a Porta Latina basilika
- Porta San Sebastiano