Zeelandar Flandria
Zeelandar Flandria (nederlanderaz: Zeeuws-Vlaanderen ˌzeːu̯sˈflaːndərə(n) ahoskatua; zeelandieraz: Zeêuws-Vlaonderen; mendebaldeko flandrieraz: Zêeuws-Vloandern) Zeelandako hegoaldean dagoen eskualde historikoa da, Eskalda ibaiaren hegoaldeko ertzean dagoena. Eskualde hau, kulturalki, Flandriatik hurbil dago, izan ere, bere dialektoa flandrieratik hurbilago dago holanderatik baino.
Zeelandar Flandria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko eta area (en) |
Azalera | 875,8 km² |
Eponimoa | Flandria |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°20′00″N 3°49′00″E / 51.3333°N 3.8167°E |
Honen parte da | Flandriako konderria Generality Lands (en) |
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma |
Herrialdea | Herbehereak |
Probintzia | Zeelanda |
Ur-gorputza | Eskalda Westerschelde Ipar itsasoa |
Eskualde horrek jarduera ekonomiko ondo garatua du, eta ibai-lautaden gainean eratzen da, nekazaritza, zenbait industria-gunea eta Ipar Itsasoko kostaldean eta hiri historikoetanjarduera turistikoari esker.
Sluis (euskaraz: «esklusa»), Terneuzen eta Hulst udalerriek osatzen dute eskualdea. Hiri nagusia Terneuzen da, portu-hiria eta industria-gune garrantzitsuak dituena.