Jawaharlal Nehru (hindiz: जवाहरलाल नेहरू, /dʒəʋaːɦərˈlaːl ˈneːɦruː/ ahoskatua; Allahabad, India, 1889ko azaroaren 14a - New Delhi, 1964ko maiatzaren 27a[1]) Indiako politikaria izan zen, 1947 eta 1964 artean bertako lehendabiziko lehen ministro bilakatu zena.

Jawaharlal Nehru

Indiako Defentsako ministro

1962ko urriaren 31 - 1962ko azaroaren 14a
Vengalil Krishnan Krishna Menon (en) Itzuli - Yashwantrao Chavan (en) Itzuli
Indiako Finantzetako ministro

1956ko uztailaren 24a - 1956ko abuztuaren 30a
Chintaman Dwarkanath Deshmukh (en) Itzuli - T. T. Krishnamachari (en) Itzuli

Kanpo Arazoetako ministro

1947ko abuztuaren 15a - 1964ko maiatzaren 27a
← baliorik ez - Gulzarilal Nanda (en) Itzuli

1. Indiako lehen ministro

1947ko abuztuaren 15a - 1964ko maiatzaren 27a
← baliorik ez - Gulzarilal Nanda (en) Itzuli
member of the Committee on Subjects Assigned to the Union Centre (en) Itzuli

1947ko urtarrilaren 25a -
member of the Negotiating Committee of the Constituent Assembly of India (en) Itzuli

1946ko abenduaren 21a -
Member of the Constituent Assembly of India (en) Itzuli

1946ko uztailaren 6a - 1950eko urtarrilaren 24a
member of the Lok Sabha (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPrayagraj1889ko azaroaren 14a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
BizilekuaPrayagraj
New Delhi
Talde etnikoaKaxmirko pandita
HeriotzaNew Delhi1964ko maiatzaren 27a (74 urte)
Hobiratze lekuaRaj Ghat and associated memorials (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaMotilal Nehru
AmaSwarup Rani Nehru
Ezkontidea(k)Kamala Nehru  1936ko otsailaren 28a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaNehru–Gandhi family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCity Law School (en) Itzuli Bachelor of Laws (en) Itzuli : zuzenbide
Trinity College 1910) Artean graduatu : natura zientziak
Harrow School
(1905 -
Hizkuntzakingelesa
hindia
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, autobiografialaria, barristerra, sindikalista eta freedom fighter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakBertrand Russell
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Fabian Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala

IMDB: nm0624587 Musicbrainz: de6267ca-4612-447d-b5b4-9f1e73cac66b Discogs: 1958949 Find a Grave: 5971574 Edit the value on Wikidata

Indiako mugimendu independentistaren buruzagi nagusietako bat izanik, Indiako Kongresu Nazionalak 1947an bertako lehendabiziko Lehen Ministro izendatu zuen, 1952ko hauteskundeetan irabazi zuenean herriak berretsi zuena. Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren sortzailetako bat izanik, Gerra Hotzaren garaian, nazioarteko politikarik inportanteenetariko bat ere izan zen. Batzuetan, Pandit Nehru ere deitua izan zen (pandit sanskritoz eta hindiz «maisua» deitzeko ohorezko izena da).

Nehru buruzagi karismadun eta erradikala izan zen, Britainiar Inperioarenganako swaraj edo independentzia osoa aldarrikatzen baitzuen. Indiak bere independentzia lortzeko prozesu luzean, Gandhiren oinordeko politiko bilakatu zen. Politikoki, Nehruk, sozialismo fabiano eta garapen ekonomikoa lortzeko, sektore publikoa bultzatzearen alde egin zuen.

Biografia

aldatu

Kasta nagusiko familia batean sortu zen. Aita, Motilal Nehru, abokatu eta politikari indiar aberatsa zuen. 1905ean, Britainia Handira joan, eta abokatu karrera egin zuen (1912). Indiara itzulirik, Ghandiren jarraitzaile eta laguntzaile izan zen, eta, haren ondoan, Indiaren burujabetasunaren aldeko borrokan esku hartu zuen; arrazoi horregatik, maiz atxilotu zuten britainiarrek. Gazte-gaztetik Indiako Kongresu Nazionalaren ezkerraldeko buruzagi bilakatu zen 1929an, Mahatma Gandhiren laguntzari esker.

Inperioaren azken erregeorde Lord Mountbattenekin, Indiaren burujabetasuna negoziatu zuen. Independentzia lorturik (1947), Lehen Ministro izendatu zuten, eta hil arte izan zuen kargu hori (1962). Nehruren kanpo arazoetarako politikaren ezaugarriak neutraltasuna eta antikolonialismoa izan ziren; gerra hotzean esku hartu ez zuen lehen estatu gizona izan zen, eta, Koreako eta Indotxinako gatazketan, neutral azaldu zen. Bere garaiko Hirugarren Munduko buruzagi ospetsuenetarikoa izan zen, eta, gatazka anitzetan, bitartekari eginkizuna bete zuen. Ildo horretatik, Colomboko hitzarmenaren (1950) eta Bandungeko batzarrean (1955) bultzatzaile nagusia izan zen. Barne Arazoetan, berriz, sozialismo demokratikoaren alde agertu zen; ekoizpena emendatzeko eta jaiotza tasa urritzeko politikak oposizio erlijiosoa eta analfabetismoa izan zituen oztopo nagusiak. Independentzia lortu zuenetik, eta Nehru gobernu buru zela, gerra bi aldiz (1948, 1957) piztu zen Pakistanen eta Indiaren artean, Kaxmiren jabetza zela eta. 1959an, Nehruk Indian hartu zuen Dalai Lama, eta, aitzakia horren ondorioz, Txinaren aurkako muga-gerra hasi zen. 1962an, Txinako tropak indiarrei nagusitu zitzaizkien. 1961ean, Goaz —portugaldarren mende zegoen— indarrez jabetutakoan, Indiako lurretan geratzen zen azken kolonia askatu zuen.

Bizitzaren azken aldian, Pakistanen eta Txinaren kontrako gatazkak zirela eta Estatu Batuen laguntza militarra onartu behar izan zuenean, haren ospea txikitu egin zen Hirugarren Munduan. Nehru hil eta hiru urte geroago, haren alaba, Indira Gandhi, Lehen Ministro hautatu zuten.

Heriotza

aldatu

Nehruren osasuna etengabe gainbehera hasi zen 1962an. 1962ko udaberrian, infekzio biral bat jasan, eta apirilaren zatirik handiena ohean igaro zuen[2]. Hurrengo urtean, 1963ra arte, hilabeteak eman zituen Kaxmirren suspertzen. Idazle batzuek Txina-India Gerrari buruzko bere harridura eta saminari egozten diote gainbehera dramatiko hori, berak konfiantzaren traiziotzat sumatu baitzuen[3]. 1964ko maiatzaren 26an, Dehradunetik itzuli zenean, nahiko eroso sentitzen zen, eta, ohi bezala, 23:30ean oheratu zen. Atseden gaua izan zuen 06:30ak arte. Komunetik itzuli eta gutxira, Nehru kexu agertu zen bizkarreko minaz. Artatu zuten medikuekin hizketan egon zen denbora batez, eta ia berehala lurrera erori zen. Konorterik gabe egon zen, 13:44an hil zen arte[4]. 1964ko maiatzaren 27ko 14:00etan, Lok Sabhan jakinarazi zen haren heriotza; bihotzekoak jota hil zela uste da[5]. Jawaharlal Nehruren gorpua jendaurrean ikusteko jarri zuten Indiako hiru koloreko banderan bildurik. «Raghupati Raghava Rajaram» abestu zuten gorpua plataforman jartzerakoan. Maiatzaren 28an, Nehru erritu hinduen arabera erraustua izan zen Yamuna ibaiaren ertzeko Shantibanean, Delhiko kaleetara eta errausketa lekura hurbildutako 1,5 milioi atsekabetu aurrean[6].

AEBko lehendakariak, Lyndon B. Johnsonek, hauxe esan zuen bere heriotzaz:

« Historiak dagoeneko erregistratu du India indartsu eta independente bat moldatzeko egin duen ekarpen monumentala. Eta, hala ere, ez dio gizateriari zerbitzatu bakarrik Indiako lider gisa. Agian, munduko beste edozein buruzagik baino gehiago adierazi du gizakiaren bake nahia. Hori da gure garaiaren kontua. Gerrarik gabeko mundu baten beldurrik gabeko bilaketan, gizateria osoari zerbitzatu dio[7]. »

Nikita Khrustxov Sobietar Batasuneko lehen ministroak eta Leonid Brezhnev Sobietar Batasuneko etorkizuneko lehen ministroak honako hau adierazi zuten:

« Jawaharal Nehru izenak sobietar herriaren errespetu eta maitasun itzelaz gozatu zuen, indiar herriak independentzia nazionalaren eta bere herrialdearen berpizkundearen alde egindako borrokaren lider frogatu eta jakintsu gisa ezagutzen baitzuen, baita kolonialismoaren aurkako borrokalari aktibo gisa ere. Jawaharal Nehru garai modernoetako estatista nabarmen gisa ezagutzen da, bizitza osoa laguntasuna eta herrien arteko lankidetza indartzeko eta gizateriaren aurrerabiderako borrokan eman zuena. Munduko bakearen aldeko borrokalari sutsua izan zen, baita estatuen elkarbizitza baketsuaren printzipioen defendatzaile sutsua ere. Indiako Gobernuak sustatutako lerrokatze ezaren politikaren inspiratzailea izan zen. Zentzuzko politika horrek Indiarenganako errespetua ekarri zuen, eta, hori dela eta, Indiak leku duina du orain nazioarteko agertokian[8]. »

Egipto, Kanbodia, Nepal, Kuwait, Bhutan, Sikkimeko Erresuma, Nepal, Pakistan, Siria, Irak, Uganda, Malaysia, Jugoslavia, Ceilan (orain Sri Lanka), India eta beste herrialde batzuek dolu nazionala deklaratu zuten Nehruren heriotzagatik[9][10][11][12][13].

Nehruren heriotzak Indiaren buruzagitzarako oinordeko politiko argirik gabe utzi zuen. Geroago, Lal Bahadur Shastrik hartu zuen Nehruren lekua lehen ministro gisa[14].

Heriotza, izan ere, Nehruk berak Gandhiren hilketaren unean esandako antzeko hitzekin iragarri zitzaion Indiako parlamentuari: «Argia itzali da»[15][16]. Indiako lehen ministro izango zenak eta garaian Uttar Pradesh-eko Rajya Sabhako diputatu, Atal Bihari Vajpayee gorazarre txalotua eman zuen Nehruren ohorez[17]. Nehru hil ondoren, Vajpayeek hitzaldi bat eman zuen Rajya Sabhan, esanez Nehru Bharat Mataren «printze kuttuna» zela, eta Rama jainko hinduarekin alderatu zuen[18].

Mugimendu abertzalea (1912-1939)

aldatu

Eskubide zibilak eta autonomia: 1912–1919

aldatu
 
Nehru eta Kamala Kaul Delhin ezkondu zirenean, 1916an
 
Nehru 1919an, emaztearekin Kamala eta alabarekin Indira

Nehruren aita, Motilal, Indiako Kongresu Nazionaleko buruzagi moderatu garrantzitsua izan zen. Moderatuek uzte zuten gobernu britainiarra modernizatzen ari zela, eta erreforma bat eta gobernuan parte hartze handiagoa bilatzen zuten, agintari britainiarrekin elkarlanean[19]. Hala ere, Nehru Kongresuko erradikalekin bat zetorren, «Swaraj», «Swadesh» eta boikota sustatzen baitzituzten[20]. Bi aldiak 1907an banatu ziren. 1912an, Indiara itzuli ondoren, Nehru Kongresuaren urteroko saioan izan zen, Patnan[21]. Garaian, Gopal Krishna Gokhalek gidatutako moderatu eta eliteen alderditzat jotzen zuten orduan Kongresua[21][22], eta Nehru harrituta zegoen, «ingelesaren ezagutza maila handia zuten goi klasearen auzitzat» ikusten baitzuen[23]. Hala ere, Mahatma Gandhik Hegoafrikan[21][22] zuzentzen ari zen Indiako eskubide zibilen (Satyagraha) mugimenduarentzat dirua biltzea onartu zuen Nehruk. 1916an, Nehru Kamala Kaulekin ezkondu zen, Delhin[24] lekututako Kaxmir jatorriko Pandit familia batekoa. Alaba bakarra, Indira, 1917an jaio zen. Kamalak seme bat izan zuen 1924an, baina haurra egun batzuk baino ez zen bizi[25].

Moderatuen eragina apaldu egin zen 1915ean, Gokhale hil ondoren[21]. 1916an, hainbat buruzagi nazionalistak bat egin zuten, Annie Besant eta Bal Gangadhar Tilaken gidaritzapean, «Swaraj» edo autogobernu eskaera adierazteko. Besantek eta Tilasek Autonomia Liga desberdinak osatu zituzten. Nehru bi taldeekin bat egin zuen, baina, nagusiki, Besantekin aritu zen, harekin harreman estua baitzuen txikitatik[26]. Besanten Autonomia Ligako idazkari bihurtu zen[27]. 1917ko ekainean, gobernu britainiarrak Besant atxilotu zuen. Kongresuak eta beste erakunde batzuek mehatxu egin zuten protestak egingo zituztela askatu ezean. Gobernuak, irailean, Besant askatu behar izan zuen, baina manifestariek kontzesio berriak negoziatu zituzten, arrakastaz[28].

Lankidetza eza eta ondorengoa: 1919–1929

aldatu
 
Jawaharlal Nehru, 1925 inguruan

Nehruk 1916an ezagutu zuen Gandhi, Kongresuaren saioan, Lucknowen[26], baina aitak burutik kendu zion Gandhiren satyagraha politikan sartzea[29]. 1919a izan zen jarduera abertzalearen olatu handi baten hasiera, baita gobernu-errepresioarena ere, Jallianwala Bagheko hilketak barne. Motilal Nehruk Konstituzioaren erreforman zuen sinesmena galdu zuen, eta bere semearekin bat egin zuen Gandhiren metodoak eta Kongresuaren lidergo nagusia onartzeko[30]. 1919ko abenduan, Nehruren aita Indiako Kongresu Nazionaleko presidente hautatu zuten, «Gandhiren lehen kongresutzat» hartzen dena[31]. 1920an Gandhik abiatutako kooperazio ezaren mugimenduan, Nehruk eragin handiko papera jokatu zuen Probintzia Batuetako jarduera politikoen zuzendaritzan (orain Uttar Pradesh), Kongresuko probintzia-idazkari gisa[32]. 1921eko abenduaren 6an espetxeratu egin zuten, gobernuaren aurkako jarduerak leporatuta[33], 1921-1945 arteko zortzi atxiloketa aldietatik lehena izango zena, guztira, bederatzi urte baino gehiago iraungo zutenak. 1923rako, Nehru maila handiko agintari nazional gisa hartua zen. Urte berean, Kongresuko idazkari nagusi[34], Probintzia Batuen Kongresuko presidente[35] eta Allahabadeko alkate hautatu zuten.

Independentzia aldarrikapena

aldatu
 
Nehru, Indiako Kongresu Nazionaleko Lahore saioko presidente hautatua 1929an, kargua utzi zuen presidentearekin, bere aita Motilalekin
 
Nehru eta Mahatma Gandhi 1929an

Kongresuko Alderdiak Britainiar Inperioarekin zituen lotura guztiak erabat eta esplizituki haustea erabaki zezala exijitu zuen lehen liderretako bat izan zen Nehru. 1927ko Kongresuko saioak, Madrasen, Gandhiren kritikak gorabehera, independentziarako ebazpena onartu zuen. Une horretan, Indiarako Independentzia Liga osatu zuen, Kongresuaren barruko presio talde bat[36][37]. 1928an, Gandhik Nehruren eskariak onartu zituen, eta, britainiarrei, Indiari Dominio estatusa bi urteko epean ematea eskatzen zuen ebazpen bat proposatu zuen[38]. Britainiarrek epea betetzen ez bazuten, Kongresuak erabateko independentziaren alde borrokatzeko eskatuko zien indiar guztiei. Nehru britainiarrei emandako epearen aurka agertu zen buruzagietako bat izan zen, eta Gandhi presionatu zuen britainiarrei berehalako ekintzak eska ziezaien. Gandhik konpromiso berri bat negoziatu zuen, emandako denbora bi urtetik urtebetera murriztuzAipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako. Nehruk Indiako Independentzia Adierazpena idatzi zuen, eta honela zioen:

« Gure ustez, herri indiarrak, beste edozein herrik bezala, askatasuna izateko eta bere lanaren fruituez gozatzeko eta bizi beharrak izateko duen eskubidea besterenezina da, hazteko aukera guztiak izan ditzan. Halaber, uste dugu gobernuren batek herri bati eskubide horiek kentzen badizkio eta zapaltzen badu, herriak eskubidea duela hori aldatzeko edo indargabetzeko. Indiako gobernu britainiarrak, indiarrei askatasuna kentzeaz gain, masen esplotazioan oinarritu da, eta ekonomikoki, politikoki, kulturalki eta espiritualki hondatu du India. Beraz, uste dugu Indiak britainiarrekin duen lotura eten behar duela eta «Purna Swaraj» edo erabateko independentzia lortu[39]. »

1929ko Urteberri egunaren bezperan, gauerdian, Nehruk Indiako hiru koloreko bandera igo zuen Lahoreko Ravi ibaiaren ertzean[40]. Independentzia promes bat irakurri zuten, zergak ez ordaintzeko prestasuna barne hartzen zuena. Zeremoniara joandako jendetzari ados ote zeuden galdetu zitzaion, eta ikusi zen gehienak eskuak altxatzen zituela onespena emanez. 172 indiarrek, erdiko eta probintziako legealdietakoek, dimisioa eman zuten ebazpenaren alde eta indiar sentimendu publikoarekin bat eginez. Kongresuak urtarrilaren 26a Independentzia Egun gisa behatzeko eskatu zion Indiako herriari[41]. Kongresuko boluntarioek, abertzaleek eta jendeak Indiako bandera altxatu zuten publikoki India osoan zehar. Erabateko desobedientzia zibilerako planak ere martxan zeuden[42].

1929an, Kongresuaren Lahoreko saioaren ondoren, Nehru Indiako independentziaren aldeko mugimenduaren buruzagi nagusitzat agertu zen. Gandhi, berriro, paper espiritualagora itzuli zen. Hala ere, Gandhik ez zuen esplizituki Nehru izendatu bere oinordeko politiko 1942a arte, baina, 1930eko hamarkadaren erdialdean, herriak Gandhiren oinordeko natural gisa ikusi zuen Nehru[43]. 1929an, Nehruk dagoeneko idatzia zuen «Oinarrizko Eskubideak eta Politika Ekonomikoa» ebazpena, India independente baterako gobernu-agenda ezartzen zuena[44]. Ebazpena 1931n berretsi zen, Vallabhbhai Patel buru zuen Karatxiko saioan.

Gobernua (1947-1964)

aldatu

Lehen ministro gisa, lerrokatu gabeko atzerri politika eraman zuen aurrera, eta lerrokatu gabeko herrialdeen mugimenduaren sortzaile eta buruzagietako bat bihurtu zen; Mugimendu hori Bandungeko batzarra deiturikoan bildu zen lehen aldiz[45].​ Kaxmir aldarrikatu zuen, nahiz Pakistan aurka zegoen, eta horrek 1947ko India-Pakistandar gerra piztu zuen (1947-1949). 1948ko irailean, Hyderabad probintziaren independentzia aldarrikapenaren aurrean, esku hartu zuen Polo Operazioa deiturikoan. 1961eko abenduaren 18an eta 19an, Goa anexionatu zuen, 1510ez geroztik kolonia portugaldarra zena. Txinako Herri Errepublikak militarki garaitu zuen 1962ko urrian, Txina-India Gerran. Handik aurrera, auzotasun oneko politika eraman zuen. 1964ko maiatzaren 27an hil zen arte egon zen karguan[46].

Politika ekonomikoa

aldatu

Estatuaren ekonomiaren plangintza eta kontrola ezarri zituen, 1948an Indiako Plangintza Batzordea sortuz, baina erakundea ez zen funtzionatzen hasi 1950eko martxoaren 28a arte, eta garapen-proiektuak sortzea eta horiek gauzatzeko baliabideak (eskulana, lehengaiak eta dibisak) esleitzea izan zituen eginkizun nagusiak[47].

Bost urteko lehen plana 1951n landu zuen, eta gobernuak industrian eta nekazaritzan egin zituen inbertsioak taxutu zituen. Enpresa-errentaren gaineko zergak handitu zituen, eta ekonomia misto bati aurrea hartu zion, non gobernua interes publikoa zerbitzatzen zuten industria estrategikoez arduratuko baitzen: meatzaritza, elektrizitatea eta astunak; gainerakoak, berriz, enpresa pribatuen esku geratzen ziren. Plan horren bidez, lurraren birbanaketa bilatu zuen, eta ureztatze kanalak, presak eta nekazaritzaren emaitza areagotzeko ongarrien erabilera zabaltzeko programak jarri zituen martxan. Aitzindaria izan zen, halaber, hainbat artisau-industria zabaltzeko eta India landatarrean eraginkortasuna handitzeko komunitate-garapenerako programa batzuetan[47].

Presa handien eraikuntza bultzatu zuen, zeinei «Indiako tenplu berriak» izena ematen baitzien; ureztatze-lanak eta energia hidroelektrikoa sortzea bultzatu zuen[48], eta, gainera, 1948ko Energia Atomikoaren Legetik abiatuta, Indiako programa jarri zuen martxan energia nuklearra aprobetxatzeko[49].​ Hala ere, lehen ministro gisa eman zuen agintaldiaren zatirik handienean, Indiak elikagai-eskasia larriari aurre egiten jarraitu zuen, nahiz eta nekazaritza-produkzioak aurrera eta gora egin[47].

Sobietar Batasunarekin harreman adiskidetsuak eraiki zituen. 1955ean egindako bisitan, «Sobietar Batasunaren lorpen handiek erabat txundituta» zegoela, eta «Herrialde handi hau eraldatzen ikusi dut bere jendearen lan gogorrari esker» esan zuen. SESBek laguntza ekonomikoa eman zion Indiari. Hala, 1955ean, Bhilaiko altzairu fabrika eraiki zuen, Indiako altzairu fabrikarik handiena, orduan herrialdean zeuden beste altzairu fabrika guztiek adina, gutxi gorabehera, altzairu ekoizten duena. Beste fabrika eta konpainia askok jarraitu zioten adibideari interes txikiko maileguekin. Felix Yurlov Errusiako Ekialdeko Ikasketen Institutuko Indiako espezialistaren arabera:

« 1955etik 60ko hamarkadaren amaierara arte, SESBek 1.500 milioi dolarreko laguntza eman zion Indiari maileguetan, eta dozenaka enpresa handi eraikitzen lagundu zuen bere ekonomiaren funtsezko alorretan: metalurgia, energia, ingeniaritza, petrokimika...[50] »

Industria-politikek, 1956ko Industria Politikako Ebazpenean laburbiltzen direnak, fabriken eta industria astunaren hazkundea bultzatu zuten, baina estatuko plangintzak, kontrolek eta erregulazioek produktibitatea, kalitatea eta errentagarritasuna hondatzen hasi ziren[51].

Indiako ekonomiak urteko % 2,5eko hazkunde tasa etengabea izan bazuen ere, langabezia kronikoak, pobrezia orokorrarekin batera, biztanleriari eragiten jarraitu zuen. DD Kosambi historialari marxista ezagunak kritikatu zuen nola esplotatu zuen klase burgesak Nehruren ideologia sozialista. Nehruri, besteak beste, kapitalismoa sozialismo demokratikoz mozorrotuta sustatzea leporatu zioten[52].

Lurra eta nekazaritza erreforma

aldatu

Nehruren gidaritzapean, India azkar garatzen saiatu zen gobernua, nekazaritza erreformari eta industrializazioari ekinez. Latifundio erraldoiak abolitu zituen nekazaritza erreforma arrakastatsua ezarri zen. Nekazaritza kooperatiboa eskala handian sartzeko saiakerak bertan behera utzi zituzten nekazari elite lur-jabeek, zeinak oposizioaren babes politiko nabarmena izan baitzuen kongresuko eskuin ahaltsuaren muina osatzen zutenen aldetik. Nekazaritzako produkzioa 1960. urtearen hasierara arte luzatu zen, laborantza lur gehigarria ekarri zelako eta ureztatze proiektu batzuk eragina izaten hasi zirelako[53].

Nekazaritza unibertsitateak sortzeak (unibertsitateei lurrak emateko eredu estatubatuarrari jarraituz —1982ko eta 1890eko Morill Legearen arabera gobernu federalak emanda—) ekonomiaren garapenean lagundu zuen. Unibertsitate horiek errendimendu handiko gari barietateekin eta arrozarekin egin zuten lan, hasiera batean Mexikon eta Filipinetan garatua. 1960ko hamarkadan hasi zen Iraultza Berdea, hau da, laboreen ekoizpena dibertsifikatzeko eta handitzeko ahalegina. Aldi berean, zenbait montzoik elikagai-eskasia larria eragin zuten, nekazaritza-ekoizpenak etengabe aurrera eta gora egin arren[54].

Politika nazionala

aldatu

Indiako britainiar inperioa, egungo India, Pakistan eta Bangladesh barne hartzen zituena, bi lurralde motatan banatzen zen: alde batetik, Britainiar Indiako probintziak, zuzenean funtzionario britainiarrek zuzentzen zituztenak, Indiako gobernadore nagusiaren ardurapean, eta, bestetik, printzerri estatuak, tokiko gobernari hereditarioen agindupean, zeinak britainiar subiranotasuna aitortu baitzuten tokiko autonomiaren truke eta, kasu gehienetan, itunen bidez ezarriak[55].

1947 eta 1950 artean, gutxi gorabehera, Indiako printzerrien lurraldeak, politikoki, Indiako Batasunean sartu ziren, Nehru eta Sardar Patelen agindupean. Gehienak lehendik zeuden probintzietara batu ziren; beste batzuk, berriz, probintzia berrietan antolatu ziren, hala nola Rajastan, Himachal Pradesh, Madhya Bharat eta Vindhya Pradesh, printzerri anitzez osatua. Beste gutxi batzuk, berriz, hala nola Mysore, Hyderabad, Bhopal eta Bilaspur independizatu egin ziren[56].

1935eko Legearen arabera, Indiako zuzenbide konstituzionalari eutsi zitzaion konstituzio berri bat hartu zain, eta 1950eko konstituzio berriarekin —1950eko urtarrilaren 26an sartu zen indarrean— errepublika demokratiko burujabea bihurtu zen India. Errepublika berria estatuen batasun bat izango zela adierazi zuen Nehruk. Hiru motatako estatu batuak bereizten ziren:

  1. A eskualdea: Britainiako Indiako probintziak, gobernadore hautatu batek eta estatuko legealdiak gobernatutakoak.
  2. B eskualdea: antzinako printzerriak, «rajpramukh» batek zuzendua, zeina estatu konstituziogile baten gobernaria izan ohi zen, eta botere legegile hautatu bat. «Rajpramukha» Indiako presidenteak izendatzen zuen.
  3. C eskualdea: Barne hartzen zituen bi probintzia, Indiako antzinako komisario nagusiak eta zenbait printzerri, eta haietako bakoitza Indiako presidenteak izendatutako komisario-buru batek zuzentzen zuen.
  4. D eskualdea: Estatu bakarra, Andaman eta Nicobar uharteak; gobernu zentralak izendatutako teniente gobernadore batek administratzen zituen[57].

1953ko abenduan, Indiako Estatu Batuen Berrantolaketa Batzordea osatu zen hizkuntza lerroetako estatuak sortzeko, Fazal Ali epailea zen buru, baita batzordea ere, Fazal Ali Batzordea izenez ezagutzen dena. Batzorde horren ahaleginak Govind Pant Ballabhek ikuskatu zituen, 1954ko abenduan Nehruren barne ministro izandakoak. Batzordeak txosten bat sortu zuen 1955ean, Indiako estatuak berrantolatzea gomendatzen duena:

Zazpigarren zuzenketan, existitzen diren hiru egoera motaren bereizketa, A, B eta C, aldatu egin zen, A eskualdea abolitu egin baitzen. A eskualdeko eta B eskualdeko estatuen arteko bereizketa baztertu egin zen, eta «estatu» izena hartu zuen. Entitate mota berri batek, Batasuneko Lurraldeak, C eta D eskualde gisa sailkatzearen lekua hartu zuen[58].

Erreferentziak

aldatu
  1. Marlay, Ross; Neher, Clark D.. (1999). Patriots and Tyrants: Ten Asian Leaders. Rowman & Littlefield, 368 or..
  2. (Ingelesez) Gopal, Sarvepalli. (2014-11-07). Jawaharlal Nehru: A Biography Volume 3 1956-1964. Random House ISBN 978-1-4735-2189-6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  3. Asia Society (1988). "Jawaharlal Nehru". In Embree, Ainslie T. (ed.). Encyclopedia of Asian History. Vol. 3. New York: Charles Scribner's Sons. pp. 98–100. ISBN 978-0-684-18899-7
  4. (Ingelesez) Kanwar, Raj. «The evening 58 years ago when I saw off Nehru on his last flight» Deccan Herald (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  5. (Ingelesez) 1964: Light goes out in India as Nehru dies. 1964-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  6. Brady, Thomas F. (29 May 1964). "1.5 Million View Rites for Nehrus; Procession Route Jammed as Indians and Foreigners Pay Last Respects". The New York Times. ISSN 0362-4331. Archived from the original on 2 August 2017. Retrieved 18 May 2017
  7. «Letter to the President of India on the Death of Prime Minister Nehru. | The American Presidency Project» www.presidency.ucsb.edu (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  8. (Ingelesez) Agency, United States Central Intelligence. (1964). Daily Report, Foreign Radio Broadcasts. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  9. (Ingelesez) Mideast Mirror. Arab News Agency 1964 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  10. Iran Society (Calcutta, India) (10 March 2024). Indo-iranica. Iran Society. p. 12.
  11. Pandey, B.N. (1976). Nehru. Palgrave Macmillan UK. p. 436. ISBN 978-1-349-00792-9
  12. Pakistan. Safārah (U.S.) (10 March 1963). Pakistan Affairs. Information Division, Embassy of Pakistan. p. 37
  13. (Ingelesez) West Bengal. Director of Information 1964 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  14. (Ingelesez) «From the archive, 28 May 1964: The death of Mr Nehru, hero and architect of modern India» The Guardian 2014-05-28 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  15. "A Man Who, with All His Mind and Heart, Loved India". Life Magazine. Time Inc. 5 June 1964. p. 32.
  16. (Ingelesez) «The Learning Network» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  17. (Ingelesez) Pathak, Vikas. (2018-08-16). «Atal Bihari Vajpayee, the orator: Speech that sounded like poetry» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  18. "Vajpayee on Nehru's death: Bharat Mata has lost her favourite prince". ThePrint. 16 August 2018. Retrieved 7 January 2022.«Ramayanan, Maharashi Valmikik esan zuen Rama jainkoak ezinezkoa elkartzea lortu zuela. Panditjiren bizitzan, poeta handiak esandakoaren zantzu bat ikusten dugu. Bakearen zalea zen, eta, aldi berean, iraultzaren aitzindaria; indarkeria ezaren zalea zen, baina askatasuna eta ohorea defendatzeko arma guztiak onartzen zituen»
  19. (Ingelesez) Nanda, Bal Ram. (2015-03-08). Gokhale: The Indian Moderates and the British Raj. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-7049-3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  20. Zachariah 2004, 20-21 orr. .
  21. a b c d Ghose 1993, 25 orr. .
  22. a b Moraes 2007, 50 orr. .
  23. Moraes 2007, 49 orr. .
  24. Nanda 2007, 173 orr. .
  25. Nanda 2007, 330 orr. .
  26. a b Moraes 2007, 55 orr. .
  27. "Jawaharlal Nehru – a chronological account". Jawaharlal Nehru Memorial Fund (JNMF). Archived from the original on 4 June 2012. Retrieved 23 June 2012.
  28. Moraes 2007, 58 orr. .
  29. Nanda 2007, 214 orr. .
  30. Nanda 2007, 228 orr. .
  31. Zachariah 2004, 39 orr. .
  32. Nanda 2007, 325 orr. .
  33. Nanda 2007, 259 orr. .
  34. Nanda 2007, 323 orr. .
  35. (Ingelesez) Leoene, Fabio. (2019). Prophet and Statesmen in Crafting Democracy in India: Political Leadership, Ideas, and Compromises. Lexington Books, 105 or. ISBN 9781498569378..
  36. Dutt, R.C.. (1981). Socialism of Jawaharlal Nehru. New Delhi: Shakti Malik, Abhinav Publications, 54–55 or. ISBN 978-81-7017-128-7..
  37. Gandhi, Rajmohan. (28 November 1991). Patel: A Life. Navajivan Publishing House, 171 or..
  38. Nag, Kingshuk. Netaji: Living Dangerously. Paranjoy Guha Thakurta ISBN 978-93-84439-70-5..
  39. (Ingelesez) Archives, The National. «The National Archives - Homepage» The National Archives (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  40. (Ingelesez) Khalid, Haroon. (2018-01-26). «Republic Day story: On Ravi’s banks, a pledge that shaped the course of modern India 88 years ago» Scroll.in (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  41. (Ingelesez) «Explained: Why India celebrates January 26 as Republic Day» The Indian Express 2020-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  42. (Ingelesez) Education, Pearson. SSC topic-wise Previous Years Solved Papers General Awareness. Pearson Education India ISBN 978-93-5286-640-3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  43. (Ingelesez) Davar, Praveen. (2018-11-15). «The greatest Indian after the Mahatma? Why Gandhi chose Nehru to lead India» www.deccanchronicle.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  44. (Ingelesez) Maheshwari, Neerja. (1997). Economic Policy of Jawaharlal Nehru. Deep & Deep ISBN 978-81-7100-850-6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  45. (Gaztelaniaz) «Resumen de la Conferencia de Bandung» unprofesor.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  46. «Biografía de Sri Pandit Jawaharlal Nehru (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  47. a b c (Ingelesez) «Planning Commission in India: History, Functions and Procedure» Political Science Notes 2016-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  48. «Hydro Energy Sector in India: The Past, Present and Future Challenges». ResearchGate (ingelesez). Consultado el 26 de marzo de 2019
  49. «El programa de energía atómica de la India - Pasado y futuro».
  50. (Frantsesez) Egorov, Oleg. (2019-10-15). «Quatre preuves que l'Inde était le meilleur ami de l'URSS en Asie» Russia Beyond FR (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  51. García, José Miguel Andreu; Rahman, Rita Dulci (17 de julio de 2009). China, India y el Futuro: En un contexto democrático global. Editorial Universitaria Ramon Areces. ISBN 9788480049030. Consultado el 26 de marzo de 2019
  52. «Exasperating Essays» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  53. «DESARROLLO AGRÍCOLA EN LA INDIA DESDE SU INDEPENDENCIA». Estudios de Asia y África. Consultado el 26 de marzo de 2019.
  54. «(PDF) History of agricultural research in India». ResearchGate (en inglés). Consultado el 26 de marzo de 2019.
  55. «India - Historia» www.guiadelmundo.org.uy (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  56. «Who are all the Rajpramukhs mentioned in the Constitution of India? - Quora». www.quora.com. Consultado el 26 de marzo de 2019.
  57. «La Constitución India». https://dialnet.unirioja.es. Consultado el 26/3/19.
  58. «Reorganisation of States. The Approach and Arrangements». THE ECONOMIC WEEKLY. 15 de octubre de 1955. Archivado desde el original el 31 de enero de 2021.

Iturriak

aldatu

Ghose, Sankar. (1993). Jawaharlal Nehru. Allied Publishers ISBN 978-81-7023-369-5..

Bibliografia

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jawaharlal Nehru