Avengers: Age of Ultron
Avengers: Age of Ultron (euskaraz: Avengers: Ultronen Aroa) 2015eko superheroi filma da, Joss Whedon estatubatuar zinemagileak idatzi eta zuzendu zuena. Avengers-en sailaren bigarren filma izan zen, eta Marvelen unibertso zinematografikoko hamaikagarrena. Robert Downey Jr., Chris Hemsworth, Mark Ruffalo, Chris Evans, Scarlett Johansson, Jeremy Renner, Don Cheadle, Aaron Taylor-Johnson, Elizabeth Olsen, Paul Bettany, Cobie Smulders, Anthony Mackie, Hayley Atwell, Idris Elba, Stellan Skarsgård, James Spader eta Samuel L. Jackson izan ziren antzezle nagusiak.
Argumentua
aldatuS.H.I.E.L.D. agentzia suntsituta, superheroiak atsedena hartu beharrean daude, indarrak berritzeko. Arriskua galaraziko duelakoan, Tony Starkek Ultron segurtasun programa pizten du. Ultron adimen artifizialeko sistema bat da, eta Starkek gordea zuen. Baina segurtasun sistema arrisku bihurtzen da Ultronek erabakitzen duenean gizakiak direla bere etsai nagusiak. Iron Man, Captain America, Thor, Hulk, Black Widow eta Hawkeye berriz elkartu beharko dute mehatxuari aurre egiteko.[1]
Aktoreak
aldatu- Chris Evans: Steven "Steve" Rogers / Captain America
- Robert Downey Jr.: Anthony "Tony" Stark / Iron Man
- Chris Hemsworth: Thor
- Mark Ruffalo: Bruce Banner doktorea / Hulk
- Scarlett Johansson: Natasha Romanoff / Black Widow
- Jeremy Renner: Clint Barton/Hawkeye
- Aaron Taylor-Johnson: Pietro Maximoff / Quicksilver
- Elizabeth Olsen: Wanda Maximoff / Scarlet Witch
- Paul Bettany: Vision
- James Spader: Ultron
- Samuel L. Jackson: Nick Fury
- Linda Cardellini: Laura Barton
- Claudia Kim: Hellen Cho doktorea
- Cobie Smulders: Maria Hill
- Anthony Mackie: Samuel "Sam" Wilson / Belatza
- Don Cheadle: James "Rhodey" Rhodes / Gerra Makina
- Idris Elba: Heimdall
- Hayley Atwell: Margaret "Peggy" Carter
- Stellan Skarsgård: Erik Selvig
- Thomas Kretschmann: Strucker baroia
- Andy Serkis: Ulysses Klaue
- Julie Delpy: Madame B
- Dominique Provost-Chalkley: Zrinka
Erreferentziak
aldatu- ↑ Vengadores: La era de Ultrón / Avengers: L'ère d'Ultron. Berria, 2015eko maiatzak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-10).
Kanpo estekak
aldatu- Avengers: Age of Ultron filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)